Dokumentuaren akzioak
Dantza egiten ikasten
'Seis clases de baile en seis semanas' antzezlana Antzoki Zaharrean izango da aste osoan
AEBetako hegoaldean kokatua dago istorioa, eta dantzaren bitartez elkartuko diren bi pertsonaren harremanean oinarritzen da. Michaelek (Juanjo Artero) eta Lilyk (Lola Herrera) ezinezko bikotea osatuko dute. Emakumeak oso iragan kontserbadorea izan du, ez da batere atsegingarria izan harentzat eta emozioak erreprimitu behar izan ditu maiz. Michael, berriz, pertsona zaila da, defentsiboa, eta bizitzak izorratu egin duela konbentzitua dago. 30 urteko aldea dago euren artean, baina oso antzekoak dira funtsean. Dantza izango da salbatzeko duten bide bakarra.
Antzezlana Donostiako Antzoki Zaharreko agertokian izango da. Gaurtik igandera arte ikusi ahalko da. Astelehenetik ostiralera eta igandean 20:00etan izango da obra; larunbatean, berriz, 20:00etan eta 23:00etan.
ANTZERKIA
Seis clases de baile en seis semanas.
Non. Donostiako Antzoki Zaharrean.
Noiz. Gaurtik igandera arte.
Dokumentuaren akzioak