Dantza egin dute suaren bueltan

Herritar asko gerturatu ziren bart Olaitturrira San Juan sua ikusi eta udako solstizioa ospatzera. Dantzetan, polka dantzan batez ere, nabarmena izan zen herritarren parte-hartzea.
Egilea
Oihana Elorza Gorostiza
Hedabidea
Goiena Oñati
Lekua
Oñati
Mota
Albistea
Data
Lotura
Goiena Oñati

Olaitturrin zuten pilatuta materiala San Juan bezperako surako, eta hala, aurrez iragarrita zuten moduan, 22:00etan piztu zuten sua. Oñatiko Udalak eta Txantxiku ikastolak elkarrekin antolatutako San Juan bezpera festa izan zen, eta ez ziren dantzak, abestiak eta bertsoak falta izan. Oñatz dantza taldeak, Jose de Azpiazu musika eskolako musikariak zein Aita Madina txistulari taldeko kideek ere hartu zuten parte ekitaldian hainbat herritarrekin batera.