Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantza, borroka eta umorea uztartzen dituen 'Lof' Berrizen ikusgai, zapatuan

Dokumentuaren akzioak

Dantza, borroka eta umorea uztartzen dituen 'Lof' Berrizen ikusgai, zapatuan

Egilea
Aritz Maldonado
Komunikabidea
Anboto
Tokia
Berriz
Mota
Albistea
Data
2022/02/04
Lotura
Anboto

Eva Guerrerok zuzentzen duen 'Ladies On Fight' Berrizko Kultur Etxean egongo da ikusgai

Ring bat, lau borrokalari, epaile bat, irabazle bat. Borroka eta dantza uztartzen dituen emanaldia egongo da ikusgai zapatuan Berrizen. Maria Urcelayk gidaturiko borrokan, Garazi Lopez de Armentiak eta Leire Otamendik osatzen duten bikotea Helenna Wilhelmssonek eta Estivaliz Villak osatzen dutenaren aurka borrokatuko da. Nor baino nor gehiago, irabazteagaitik noraino heltzeko prest dauden ikusiko da antzezlanean;  haibat gai jorratuko dute taula gainean, tragikomedia formatuan: prekaritatea, sexualizazioa eta lehiakortasuna, besteak beste.

Antzezlana Eva Guerrerok zuzendu du; Jemima Canogaz batera, Guerrerok DOOS kolektiboa sortu zuen 2013an. Harrezkero, lau antzezlan luze eta proiektu ugari sortu ditu. Proiekturik arrakastatsuenetariko bat Gorpuztu antzerkia da. 2019an sortu zuten, eta gaur egun biran daude oraindino; Euskal Herrian ez ezik, Espainiako hainbat herritan aurkeztu dute ikuskizun hori. Lof, Ladies on fight 19:00etan hasiko da.

Martxoan aukera hirukoitza
2020ko azaroan estreinatu zuten obra, Barakaldon; iaz hainbat emanaldi eskaini zuten Euskal Herriko antzokietan. Berrizkoaz gainera, Durangaldean beste aukera bi egongo dira Lof ikusteko martxoan. Hilaren 24an, Durangoko San Agustin kulturgunean ikusi ahalko da, 19:00etan. Egun bat geroago, martxoaren 25ean, Zornotza Aretoan eskainiko dute emanaldia, 20:00etan. 

Dokumentuaren akzioak