Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantza Bilaka deialdiaren oinarriak

Dokumentuaren akzioak

Dantza Bilaka deialdiaren oinarriak

Komunikabidea
Nontzeberri
Mota
Albistea
Data
2025/09/10
Lotura
Nontzeberri

Datorren ediziorako Dantza Bilaka egitasmoak deialdia zabaldu du, sorkuntza koreografikoaren esparruan ardura eta profesionaltasun bokazioa duten pertsonentzat.  Edizio hori Nafarroako Huarte Zentroan izango da.

Hortaz, deialdiaren xedea da Dantzan Bilaka 2026 programan parte hartuko duten pertsonak hautatzeko baldintzak arautzea. Bertan parte hartzeko, banakako 7 laguntza emango dira, eta hautatuko den pertsona bakoitzak 4.500 euro gordin jasoko ditu. Gainera, programak, ostatuko gastuen zati batez arduratzeaz gain, programaren jarduerak garatzeko behar diren baliabideak jarriko ditu.

Bete beharreko baldintzak honako hauek dira: 18 urtetik gorakoa izatea eta Euskal Autonomia Erkidegoko edo Nafarroako (EAE eta Foru Erkidegoa) herrialderen batean jaio eta/edo erroldatuta egotea urtebetez.

Gainera, koreografo gisa, beren karreren hasieran daudela egiaztatzen duten pertsonak hautatu ahal izango dira, eta horretarako, honako agiri edo erreferentziak aurkeztu beharko dituzte: dantza, arte eszeniko eta beste arlo artistiko batzuen inguruko prestakuntza; dantzako sorkuntzaren eta/edo interpretazioaren arloko ibilbidea; egindako eta aurkeztutako sorkuntzak.

Eskabideak aurkezteko epea irailaren 30era arte egongo da zabalik.

Deialdi osoa hemen kontsultatu ahal duzue.

Dokumentuaren akzioak