Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantza bidezko gonbidapena

Dokumentuaren akzioak

Dantza bidezko gonbidapena

Urki dantza taldea izango da aurtengo pregoilaria, sortu zeneko 30. urteurrena ospatzen ari direnean. Dantza taldeari keinu eginez, Andoaingo Udalak herriko eragile ugari dantzan agertzen diren bideoa zabaldu du. Arrakasta handiarekin, gainera.
Komunikabidea
Aiurri
Mota
Albistea
Data
2018/06/21
Lotura
Aiurri

Jaietako ia protagonista guztiak elkartu ziren Goikoplazan, aurtengo Sanjuanak iragartzeko bideoaren grabaketarako. Argazkian Udal ordezkariak eta hainbat talde eragileetako ordezkariak ageri dira.

Dantza bidezko gonbidapena

Jai Batzordeak lortu du azken urteetan identifikazio komuna garatzea, herriarekiko atxekimendua indartzeko garrantzia handikoa dena. Ostiralean hasiko dira jaiak Andoainen. Eguraldiak laguntzen badu, bost egunetan zehar iragarritako hitzorduei bere horretan eusten bazaie, bat eginda dagoen herri irudi hori indartuta aterako da ekainaren 27an.

Bisitaldi ugari lehen orduetan

"Sanjuanetan denok dantzan!" goiburu duen bideoa Urkiko dantzariekin hasi eta dozenaka herri eragile agertzen den plano zabalarekin amaitzen da. Tartean, Andoaingo ereserkiaren doinupean, herrigune osoan zehar grabatutako hainbat irudi. Eta bertan ageri dira buruhandiak, Axeri dantzako kideak, pilota eskolako kideak, etab.

Bideoa ikusteko hemen egin klik.

Dokumentuaren akzioak