Dokumentuaren akzioak
Dantza, bideo artearekin
'Emak Bakia Dantzan' ikuskizuna taularatuko dute gaur Atarrabian, 20 urteko esperientzia laburbiltzeko
Zortzi binakako zein bakarkako koreografia eta beste horrenbeste bideo erabili ditu Iturrik ikuskizunerako. Irudiekin bat egiteko sortu ditu dantzak.
«Nire ibilbidearen memorandum laburra egin nahi izan dut», dio sortzaileak. «Gure bidean aurkitutako bizipenak eta sentimenduak adierazten dituen ikuskizuna». Kontakizunaren intimotasuna gordetzeko, dantzari kopurua mugatu nahi izan du Iturrik, eta bera zein Maite Txurruka baino ez dira arituko oholtzaren gainean. Txurruka ikasle izan du haurra zenetik.
Oskar Alegriaren Emak bakia baita filmak iradoki dio Iturriri ikuskizuna. «Alegria bideaz, patuaz, eta bidean aurkitutakoaz mintzo da. Hori da nik kontatu nahi dudana: bidea». Zinemagilea ikuskizuna sortzeko laguntzaile izan du Iturrik.
Laneko koreografia batzuk garaikideak dira, eta, beste batzuk, tradizionalarekin nahasturikoak. Aretoetarako sortu du lana, aurretik grabaturiko musikarekin dantzatzeko, 58 minutuz.
DANTZA
Noiz. Gaur, 20:00etan.
Non. Atarrabiako (Nafarroa) kultur etxean.
Maite Txurrukak eta Izaskun Iturri dantzan, Oskar Alegriaren dokumentalak iradokitako lanean. / BERRIA
Dokumentuaren akzioak