Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantza baino askoz gehiago

Dokumentuaren akzioak

Dantza baino askoz gehiago

Bukatu da laugarren Pasaiako Dantza Festibala, eta asteburu luzeak Antxon utziriko zenbait argazki bildu ditu HITZAk.
Egilea
Olaia Gerendiain Ruiz de Gauna
Komunikabidea
Oarsoaldeko Hitza
Mota
Albistea
Data
2022/06/13
Lotura
Oarsoaldeko Hitza
Iker Murillo Studio24-ko ikasleek erakustaldia eskaini zuten larunbat arratsaldean.

Seguru aski, ez da hitzik 2022ko Pasaiako Dantza Festibalak Antxon sorrarazitakoa egoki deskriba dezakeenik. 16 dantza ekitaldi, 10 ordutik gorako doako dantza eskaintza, 11 konpainia profesionalen lanak, herriko elkarte eta dantza eskolen emanaldiak… Orotariko kolore, doinu eta erritmoz josi dute horiek guztiek Antxo azken egunotan.

Birritan esan dute antolatzaileek: denontzat da PDF. “Ulertuentzat” ez ezik, baita “irakasten uzten direnentzat” ere.

“Zuhurtziaz begiratzen dutenentzat eta baita hunkitzen direnentzat ere”.

Leialentzat, emanaldiak hasi baino aski lehenago tokia hartuta zutenentzat. Baina baita bertatik kasualitatez pasa eta, lehen aldiz, eserlekua hartu dutenentzat. “Dantzari esker une batez denboraren nozioa galtzea lortu eta gorputzen joan etorrietan ikusmena desbideratuz, haien sentimenduak bideratzea lortzen dituztenentzat”.

Eta lortu dute. Aurten, bizi-mugarik gabe.

Esandakoaren isla garbi, horra hor zenbait argazki. 

Dokumentuaren akzioak