Dokumentuaren akzioak
Dantza autoktonoen egoerari buruzko mahai-ingurua
Iurreta - Gerediagak folklore egunak zikloaren barruan antolatu du
Gerediaga elkarteak antolatuta, herriko dantza eta kulturak gaur duen egoera eta honen etorkizunari buruz mintzatuko dira mahai inguruan. Eztabaida gaur izango da, arratsaldeko 19.30etatik aurrera, Iurretako Ibarretxe Kultur Etxean.
Iñaki Irigoien (folklore ikerlaria eta Bizkaiko Dantzarien Biltzarrako kidea), Emilio Xabier Dueñas (Eusko Ikaskuntzako folklore arloko presidentea), Alberto Santana (Bizkaiko Foru Aldundiko Ondare Saileko teknikoa) eta Oier Araolaza (Folklorearen ikerlaria) izango dira mahai-inguruan parte hartuko duten gonbidatuak. Bertan dantza autoktonoen egoera aztertuko dute.
Dokumentuaren akzioak