Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantza Astea argazkitan

Dokumentuaren akzioak

Dantza Astea argazkitan

Ekitaldi asko antolatu ditu Jaiki elkarteak Dantza Astearen barruan eta guztiek sortu dute ikusmina. Antolatzaileak oso pozik daude bai ekitaldietan izandako parte-hartzearekin, bai herritarrek egindako harrera beroarekin.
Egilea
Mirari Altube
Komunikabidea
Goiena
Tokia
Aretxabaleta
Mota
Albistea
Data
2017/05/26
Lotura
Goiena
"Oso ondo doa astea. Eguraldiak izugarri lagundu digu eta jende pila batek parte hartu du bai ikastaroetan, baita kaleko ikuskizunetan ikusle bezala ere", jakinarazi du Maier Etxebarriak, Jaikiko kideak.
 
Ikastarorik arrakastatsuena haurren hip hop saioa izan zen, 27 neska-mutikok  jardun zuten eta ikasten. Eta zapatu arratsaldeko kaleko dantza ikuskizunetan jendetza elkartu zen. "Ikusgarria izan zen Habrá que ponerse cachas bikoteak dantza inklusiboan oinarrituta egindako dantza pieza. Ikusle guztion barreneraino iritsi zen. Basotxoko erretiratu mordoa ere izan dugu, bai saloi dantzatan eta baita plaza dantzatan ere".
 
Gaur, egubakoitza, Jaiki elkarteko kideen ikuskizuna izango da eliza inguruan (18:30) eta Rueda Cubana egingo dute Durana kalean (19:30).

Dantza Astea argazkitan - 1

Dantza Astea argazkitan - 2

Dantza Astea argazkitan - 3

Dantza Astea argazkitan - 4

Dantza Astea argazkitan - 5

Dokumentuaren akzioak