Oihan Indart dantzari-musikariak eta argi-itzalek liluratu egin zituzten ikusleak, horixe zen eta dantza garaikide ikuskizunaren helburua: O!. Thierry Biscaryk osatutako musikaren bueltan egin zuen dantzan Indartek, espazio zirkular baten gainean, ikusleak inguruan zituela.
Apirilean atzeratutako emanaldia izan zen atzokoa eta bi saio eskaini zituzten.