Dokumentuaren akzioak
Dantza arantza artetik atera zutenak gogoan
Dantza saioa, bazkaria eta erromeria izango dira asteburuan, Arantzarte dantza taldearen urtemugan
Arantzazun sortu zen taldea, 1974ko maiatzean. Horko eta Arteagako
jendea ziren batik bat, eta hortik datorkio izena. Baita dantza
«arantza artetik atera» nahi zutelako. Gaur egun, Igorreko dantza
taldea da. Bertako kultur etxean bilduko dira urte hauetan guztietan
taldeko kide izan direnak. Biharko dute ordua jarrita, 21:00etan. Ordu
eta erdiko dantza saioa izango da, gutxi gorabehera. Goratzi Sagarna
gaztea omenduko dute ekitaldian. Sarrera doakoa da. Iaz hil zen
Sagarna.
Larunbatean kalera aterako dute festa. 11:00etan umeentzako
jolasak eta tailerrak izango dira. 12:00etan triki poteoan ibiliko
dira, trikitilariekin. 14:30ean, azkenik, herri bazkaria izango dute,
eta segidan erromeria Obaneuke taldearekin, eskoletako aterpean.
35. URTEURREN FESTA
Noiz. Bihar eta etzi.
Non. Igorren (Bizkaia).
Dokumentuaren akzioak