Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantza, algara eta giroa: Mendexak jaiei ateak zabaldu dizkie bete-betean

Dokumentuaren akzioak

Dantza, algara eta giroa: Mendexak jaiei ateak zabaldu dizkie bete-betean

Egilea
Ibon Bergara Etxearte
Komunikabidea
Lea-Artibai Hitza
Tokia
Mendexa
Mota
Albistea
Data
2025/08/01
Lotura
Lea-Artibai Hitza

Atzo, (uztailak 31), hasi ziren Mendexako jaiak, eta eguraldiak lagunduta, giro aparta izan zen herrian. Goizean goizetik Karraspioko hondartzan jokatutako boleibol txapelketak eta esku pilotako finalek eman zioten hasiera egitarauari. Arratsaldean, berriz, jubilatuen bazkariak eta ondoren jokatutako brixka eta txapel jaurtiketa txapelketek jarraipena eman zioten jai egunari.

luntzean, La Txama, Tatta y Denso eta TINTZ taldeen kontzertuek eman zioten hasiera gauari, eta musikak goizaldera arte iraun zuen. Sekulako giroa sortu zen kontzertuetan: Mendexako plaza jendez bete zen, bai herriko jendeaz, baita inguruko herrietatik bertaratutako bisitariez ere.

Gaur, abuztuak 1, barikua, eguna trikitilarien kalejirekin hasi da auzoetan barrena. Eguerdian, Mahai Gaineko Dantza Taldeak sekulako ikusmina sortu du plazan: herritarren zein bisitarien txalo zaparradak jaso dituzte. Dantzaren bidez, Mendexako plazak euskal kultura bizirik mantentzen duen tokia dela erakutsi du beste behin ere.

Dantzaldiaren ondoren, 90 urtetik gorako herritarrak omendu dituzte, eta bertso poteoak girotu du kalez kale ibili den jende andana.

Arratsaldean, berriz, umeak izango dira protagonista nagusi: haurrentzako krossa, txapel jaurtiketa, irrintzi lehiaketa eta txokolatada prestatu dituzte herriko gaztetxoentzat.

Eguna borobiltzeko, play-back lehiaketa izango da 21:00etatik aurrera, txosnetako musikarekin bukatuz gaua.

 

Dokumentuaren akzioak