Dokumentuaren akzioak
Dantza alfonbra gorrian
Dantzaren Nazioarteko Eguna dela eta, apirila dantza ikusgai jartzeko hilabetea bilakatu da eta «Dantza alfonbra gorrian» ekimena ospatu dute asteburuan laugarren urtez jarraian.
Zabalguneko Eraikinean ospatu zen dantza ekitaldian eta Bizkaiko zazpi akademiatako ehun dantzari baino gehiagok hainbat ariketa egin zituzten.
«Dantza alfonbra gorrian» urtetik urtera geroz eta jende gehiagoren arreta lortzen duen ekimena da. Igande arratsaldeko 18.30etan hasi zen Dantzaren Eguneko mezuaren irakurketarekin ekitaldia. Mila Iglesias, Igor Yebraren amak, eta Jone Goirizelaiak, Ballets Olaeta elkarteko ordezkariak, Kubako eta Hispanoamerikako dantzaren arloan nazioartean ospetsua den Marianela Boás koreografo, dantzari eta dantza-irakasleak idatzitako testua irakurri zuten. Horren ondoren, koreografia bat egin zuten alfonbra gorriaren beroketa-barran, non Bizkaiko ehun dantzari baino gehiagok parte hartu zuten.
Igor Yebra Dantza izan da aurten beroketa-barra prestatzeaz arduratu dena. Ondoren, eraikinaren atarian, gerturatu diren pertsonek hainbat diziplinatako pieza koreografikorekin gozatu ahal izan zuten. Estudio de Ballet Clásico Teresa González Ardanaz, Andoni Aresti Dantza Eskola, Dantzerti, Estudio de Ballet Ana Mª Aurrecoechea, Ballets Olaeta elkartea, Igor Yebra Dantza y Escuela de Danza Miriam izan ziren ekitaldian parte hartu zuten dantza akademiak.
Dokumentuaren akzioak