Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantza aireak Lakuntzan

Dokumentuaren akzioak

Dantza aireak Lakuntzan

Igandean Elai Alai eguna ospatuko da

Elai Alai dantza taldeak bere eguna ospatuko du etzi Lakuntzan. Eguerdian elkartuko dira 60 dantzariak eta Lakuntzan barnako kalejira abiaraziko dute. Fanfarrea lagun, hainbat tokitan geldialdiak eginen dituzte dantza saioak eskaintzeko. Kalejira herriko plazan bukatzea eta han denek dantzaldia eskaintzea izaten da ohitura. Baina plaza berritzeko lanek tokia aldatzea behartu dute eta azken dantzaldia eskolako patioan izanen da. Ondoren, guztiak bazkaltzera elkartuko dira.
Komunikabidea
Guaixe
Mota
Albistea
Data
2014/05/02
Lotura
Guaixe

Lakuntzako dantza taldean 60 dantzari daude. Herrikoak dira gehienak baina hainbat arbizuar ere badaude. Olaia Martiarena irakasleak esan digunez 5 eta 24 urte bitarteko dantzariek osatzen dute Elai Alai eta adinaren arabera taldeetan banatuta daude. Dantzari txikienak ostegun arratsaldeetan elkartzen dira, 16:00etatik aurrera, talde bakoitzaren araberako ordutegian. Helduak, berriz, larunbat eguerditan izaten dituzte entseguak. Lehenak Dantza dantzari koreografia ikasten ari dira egun hauetan, igandean eman ahal izateko.

Martiarenarekin batera Olatz Arraiza ari da txikienei dantzan irakasten. Hodei Flores, berriz, helduen taldeaz arduratzen da. Apiril hasieran Iruñean ospatu den Folk Lore egunean parte zuten. Maiatzaren 31n Etxarri Aranatzen izanen da Elai Alai eta Arbizuko festetan ere ez du hutsik eginen. Deitzen duten tokietara joateko prest azaldu dira dantzariak.

Dokumentuaren akzioak