Dokumentuaren akzioak
Dantzhadi Ohiko Dantzen Jaialdia izanen da Basusarrin bihartik ostiralera
Xirimola elkarteak kanpoko eta bertako dantzak ikasteko parada emanen duen jaialdia antolatu du
Asteazkenean, iluntzeko zazpietan, Patxi Perezek airosturik Garaziko koadrilen ikastegia izango da. Gaua erritmoarekin segitzeko Burgaintzi txaranga eta Trikidero eta Trakala izanen dira.
Osteguneko ekitaldiak La Vendée-ko dantzen ikastegiaren gainean izanen dira. Jean-François Miniot-ek eginen du irakasle lana eta dantzak musikatzen Batbiru taldea eta Cyrille Brotto eta Guillaume Lopezek osatutako bikote okzi- taniarra izanen dira.
Jaialdiari bukaera emanen dion egunean Miniot jaunaren ikastaldia izanen da zazpietan eta gero La Vendée-tik zuzenean etorritako Arbadetorne taldearen musikak ikasitakoa erabiltzeko aukera eskainiko du. Bukatzeko, Patxi eta Konpainiak total funk giroko musikaldi berritzailea emanen dute. Dantzariak jakin, Patxi Perez hemendik aurrera ez dela gehiago eszenatokitik jaitsiko.
Dokumentuaren akzioak