Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantz'Hadi, Euskal Herriko eta atzerriko ohiko dantzak biltzen dituen jaialdia

Dokumentuaren akzioak

Dantz'Hadi, Euskal Herriko eta atzerriko ohiko dantzak biltzen dituen jaialdia

Basusarrin izanen da eta hiru gaualdi iraunen du, uztailaren 10etik 12ra Atzerriko eta bertako dantzak ikasteko parada emanen diete amateurrei

Komunikabidea
Gara
Tokia
Baiona
Mota
Albistea
Data
2002/07/04

Xirimola elkarteak antolatuta, hurrengo uztailaren 10, 11 eta 12an izanen da Dantz'Hadi deitu festibala Basusarrin. Aurten zazpigarren edizioa ospatuko da, eta dantza eta musikaren inguruan kulturen arteko trukea hedatzea helburutzat duen jaialdi hau hiru zatitan izanen da banatua.

Lehen partean, kanpotik datozen dantzariei euskal dantzen ikastaroak eskainiko dizkiete. «Azken zazpi urte hauetan, festibalaren aitzineko astean, atzerriko dantzariei euskal dantza tradizionalak ikasteko parada ematen diegu. Ikastaro hauek atzerritarrentzat bakarrik dira, eta, mailaka banatuta, egunero sei oreneko ikastaroa eskaintzen diegu», nabarmendu zuen Patxi Perez elkarteko kide eta dantzariak. Patxi eta Agnes Perezekin batera, Jon Maia dantzariak ere emango du ikastaro bat.



Aurtengo ikastaroetan Europat eta baita Zeelanda Berritik etorritako hirurogeita hamar lagunek hartuko dute parte.

Dokumentuaren akzioak