Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Daniel Abreuren konpainiaren “Venere” lana, Barakaldon

Dokumentuaren akzioak

Daniel Abreuren konpainiaren “Venere” lana, Barakaldon

XII. Dantza Zirkuituaren programazioaren barruan, Daniel Abreuren konpainiak Venere koreografia egingo du Barakaldoko Antzokian, ostiralean, azaroak 18.

Daniel Abreuk 40 obratik gora sortu ditu eta horietako batzuk Espainian eta atzerrian enkarguz eginak ditu. Guztien artean Venere berezia da. Italierazko hitzak Venus jainkosaren izena esan nahi du, bai eta planetarena ere, artizarra.
Egilea
Dantza Zirkuitua
Komunikabidea
Nontzeberri
Mota
Albistea
Data
2016/11/17
Lotura
Nontzeberri

Lan horretan, hitzaren jolasarekin aritzen da. Alde batetik, “planeta ikusgai eta urrun baten materiaren gogortasuna eta hoztasuna dago, eta bestetik, sinboloaren moldagarritasuna, bizitzeko gogoa, afektuan eta maitasunean sinestea”.
Horixe da Venus, maitasunaren eta plazeraren jainkosa, eta hortik modu honetako itaunak planteatu ahal dira: Nola maitatzen dugun eta maite dugun gure burua besteen bidez.

Daniel Abreuk 2014ko Dantza Sari Nazionala lortu zuen, eta hamar urteko ibilbidean Europan, Asian eta Amerikan  erakutsi ditu bere obrak. Bertan aritzen diren dantzariek ere aipamen handiak jaso dituzte, Anuska Alonsok eta Dácil Gonzálezek adibidez.

Daniel Abreuren konpainiaren “Venere” lana, Barakaldon

Dokumentuaren akzioak