Dokumentuaren akzioak
Daniel Abreu dantza konpainiak 'Ojos de Pez' emango du, gaur, Leioan
Argazkietarako paisaien eraikuntzaz gogoeta egiten du Ojos de pez-ek. «Koreografiak berez ez du gairik», azaldu du, hala ere, Daniel Abreuk. «Beste ezeren gainetik, begiratzeko sortutako emanaldia da, nire ustez. Jendea mugitzen ari baldin bada, hor zerbait kontatzen ari da. Begiratzeaz mintzatzen naizenean, ikusleak ikus edo senti dezakeen horretan ari naiz pentsatzen. Ojos de Pez ikuskizun estetikoki oso zaindua da, pertsonaiarik gabekoa; ez du nik kontatu nahiko nukeen istoriorik edo argumenturik, nahiz eta ikusleak hor bere istorioa txertatzeko aukera izan».
Hala ere, berak sortutako dantza «errealitatetik abstrakziotik baino gertuago» dago, Abreuren ustez. «Norbait horma baten gainean herrestatzen dabilenean, horrek esan nahi du horma baten gainean herrestatzen dabilela. Ez dago inolako hizkuntza metaforikorik. Ikuskizun hau gizakiaren aberetasunari lotua dago».
Dokumentuaren akzioak