Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Danel Castillo eta Ane Jaunarena, garaile Gazte Mailako Aurresku Txapelketa Nagusian

Dokumentuaren akzioak

Danel Castillo eta Ane Jaunarena, garaile Gazte Mailako Aurresku Txapelketa Nagusian

Egilea
Urko Etxebeste
Komunikabidea
Oarsoaldeko Hitza
Tokia
Errenteria-Orereta
Mota
Albistea
Data
2022/05/16
Lotura
Oarsoaldeko Hitza

Castillo sanjuandarra Errenteria-Oreretan egin zen lehian izan zen irabazle atzo; Jaunarena lezoarra, berriz, larunbatean garaile Legazpin.

Danel Castillo eta June Osinalde izan ziren garaile Errenteria-Oreretan.

Asteburuan egin dira Errenteria-Oreretan (atzo) eta Legazpin (larunbatean) gipuzkoar erako Gazte Mailako Aurresku Txapelketa Nagusiak. Errenteria-Oreretan, zehazki, B  (2009tik 2011ra artean jaiotakoak) eta A sailetakoak (2012tik 2014ra artean jaiotakoak) egin dituzte; Legazpin, D sailekoa (2007 eta 2008 urteetan jaiotakoak). Bada hiru txapelketen artean, bi garaipen etorri dira Oarsoaldera: batetik, larunbatean, D sailekoan irabazle izan zen Ane Jaunarena lezoarra; bestetik, atzo (Errenteria-Oreretan), sari nagusia Danel Castillo sanjuandarrentzat izan zen A kategorian, eta Bn, berriz, June Osinalde legazpiarra irabazle.

Legazpiko larunbateko saioko partaideak, tartean Ane Jaunarena irabazlea dela. Argazkia: Goierriko Hitza.

Legazpiko saioan, Jaunarena lezoarrak Amaia Azpeitia legazpiarra eta Maddi Davila zizurkildarra izan zituen atzetik hurrenez hurren. Baina sari gehiago izan ziren: jantzirik onenarena Mikel Esnaola lezoarrak egin zuen bere, eta aldi berean, dantza irakasle onenaren garaikurra Leire Amiano lezoarrari eman zioten.

 

Errenteria-Oreretako atzoko saioa Erein elkarteak antolatu zuen. Haiek antolatutako 37.ena izan zen, formatu mistoan laugarrena. A sailean, Danel Castillo sanjuandarraren atzetik Jurgi Errandonea (Andoain) eta Onditz Esnaola (Lizartza) sailkatu ziren, laugarren Enara Artola lezoarra izan zelarik. B sailekoen artean, June Osinaldek bi legazpiar herrikide izan zituen atzetik, Araitz Berasategi eta Nora Eskudero. Maren Zaldua oiartzuarra izan zen laugarrena.

Segidan, Erein elkartekoek HITZAri emandako hainbat argazki:

 

Dokumentuaren akzioak