Dokumentuaren akzioak
Dancehall Master Class ikastaroa antolatu da gaztetxean
Dancehalla dantza mota bat da, reggaeton eta hip-hoparen nahasketa bat. Reggae mota bat da, baina gehiengoak en-tzun ohi duena baino askoz ere erritmo azkarragoak ditu. Raquel Koroma karrera luzeko dantzaria da, eskarmentu handia du irakasle-lanetan, eta nazioarteko artista askorekin egin du dantza. Espainia mailako dancehall dantzaririk onenetakoa da nazioarte mailan burututako jarduera etengabea dela eta
Ez da datozen egunetarako iragarri duten hitzordu bakarra. Maiatzaren 9an afari herrikoia izango da borondatearen truke 20:30etik aurrera. Afariko osagaiak herriko azokako zein herriko produktuak izan daitezen saiatuko dira, plateretan ez da egongo haragirik ez eta arrainik ere, barazkiduna 100%. Afalostean musika zuzenean ere izango da girotzeko, sorpresarik ez da faltako.
Ikastaroak
Bestalde, ikastaro desberdinak egiteko aukera ere izango da. Einean Guraso Eskolak antolatuta patinatze ikastaroa izango da eurei baina baita norbanakoei ere zuzenduta. Maiatzaren 4, 11, 18 eta 24an burutuko dira saioak, 16:00etatik aurrera, Udarregi Ikastola aurreko patio borobilean.
Izen emateko aukera egongo da bihar eta ezti, 10:00-11:00 artean, 609 41 38 83 telefonoan. Prezioa, 5 euro. Ordainduko kopuru honekin, ikastaro amaieran askari bat egin nahi da. Ikastaroan parte hartzeko kaskoa eta babestekoak beharrezkoak dira. Antolatzaileak ez dira gerta daitezkeen istripuen kargu egingo. Ikastaroaren ostean, aukera egongo balitz, hitzorduak jarri eta patinetan ibiltzeko taldea osatzea litzateke asmoa.
Gaztelekuak, berriz, makillaje ikastaroa antolatu du maiatzaren 6an, 17:00etatik 19:00etara bitartean. DBH 2 eta DBH 3 mailetako ikasleei zuzendua dago eta prezioa euro batekoa izango da. Izen ematea Gaztelekuan.
Dokumentuaren akzioak