Dokumentuaren akzioak
DAMA ikusgarria Luhuson, Azaroaren 19 eta 20an
Jokin Irungaray musikari eta dantzaria da, eta euskal kultur aktore aktiboa.
ainitz proiektu, sorkuntza, taldeetan parte hartzen du : dantzaldi herrikoiak antolatzen, dantza atelierrak animatzen, kontzertuak emaiten ditu.
Perkusionista da, bainan beste tresna ainitz jotzen du.
Bestalde, kondalaria da ere.
DAMA, mendian bizi den jainkosa
Uztaritzeko Herri soinu elkarteak galdeturik, Jokin Irungaray-ek ikusgarri berezi bat sortu du, maite dituen musika, dantza, antzerkia eta kondaira lotuz.
Abiapundu gisa, hautatu du Arranomendi / Mondarrain mendiko leienda bat : Itsasu eta Ezpeleta artean kokatua den mendi famatuaren kaskoan, DAMA bat bizi zela, 7 urteko denboraldika.
Euskal Herrian beste lekuetan agertzen zen DAMA bera zen, nahiz eta lekuan leku, beste izenak emaiten zitzaizkion.
Ikusgarrian, 12 musikari eta 8 dantzari dira.
DAMA, Luhusoko Harri Xuri gelan aurkeztuko dute :
- Azaroaren 19an, larunbat gaueko 8etan
- Azaroaren 20an, igande arratsaldeko 5etan
- sartzeak aintzinetik salgai HEMEN
Dokumentuaren akzioak