Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dagoeneko hasi da herrian Dantzari Festaren edizio berri bat

Dokumentuaren akzioak

Dagoeneko hasi da herrian Dantzari Festaren edizio berri bat

Gaur kalejira eta dantza ekitaldia zazpi dantza taldeekin. Hurrengo astean zehar euskal janzkien erakusketa egongo da Biterin

Egilea
Maria Cortés
Komunikabidea
Diario Vasco
Mota
Albistea
Data
2011/04/10
Lotura
Diario Vasco
Esan bezala, eguraldian lagunduta atzo Ttarlaren dantzari txikienak irteera eta dantza emanaldia egin zuten erdiguneko kaleetan zehar, Gudarien Enparantzatik hasita. Jende mordoa hurbildu zen plazara dantzari txikienen dantzak ikusteko. Eta arratsaldean, dantzarekin jarraituz, txikien irteera eta dantza emanaldia antolatu zen herriko kaleetan zehar, baina kasu honetan, Hernaniko dantza taldeaz gain, beste hainbat taldek hartuko zuten parte, besteak beste, Irungo Egoipar Meakakoek, Donostiako Eskola eta Trebeska taldekoek, Astigarragako Astigar dantza taldekoek eta Ereintzakoek (Errenteriako dantza taldea).
Eguna bukatzeko, iluntzeko 20.00ean, Biteri kultur etxeko areto nagusian Korrontzi&Oinkarik 'Infernuko Hauspoa' ikuskizuna antolatu zen.
Dantza protagonista
Gaur ere dantza izango da protagonista Hernanin. Goizean, 11.00etan, kalejira izango da kaleetan zehar, eta ondoren, dantza ekitaldia antolatu da (euria egingo balu Biterin izango litzateke). Bertan, Gipuzkoako, Arabako, Bizkaiko, Nafarroa Garaiko eta Beherako, Lapurdiko eta Zuberoako taldeak elkartuko dira XVI Dantzari Festa honetako ekitaldirik handienean. Honen barruan, 13:30etan, dantza talde guztien Ikurriñaren dantza egingo da Gudarien Enparantzan.
Ondoren, bazkaria izango dute dantzari eta soinujoleek Atsegindegin eta arratsaldean, gaurko eguna ondo bukatzeko, erromeria Hernaniko kaleetan zehar.
Eta hurrengo astean, bihartik ostiralera, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara, euskal janzkien erakusketa, Biteri kultur etxean, Iraultza dantza taldeak antolatuta. Bestalde, asteazkenean, hilak 13, 19:00etan, hitzaldia Biterin 'Baserritarren janzkerak' izenburuarekin. Hizlaria Ramón García izango delarik.
Ostegunean berriz, arratsaldeko 19:00etan, Gero Axular dantza taldearen eskutik 'Xereta' ikuskizuna izango da Biteri kultur etxean.
Aurtengo XVI Dantzari Festaren azkeneko egunetan, hilak 15 eta 24, erromeria egongo da herrian. Lehenengoa, hurrengo ostiralean izango da, hilak 15, 19:00etan, Alkarbide Alkartasunaren dantzari ohiak antolatuta Hernaniko kaleetan zehar (edo Atsegindegin eguraldiak lagunduko ez balu) eta apirilak 24, igandea, erromeria Hernaniko Musika Eskolak antolatuta, VIII Akordeoi Topaketaren barruan.

EGITARAUA

Gaur:
11:00: Kalejira izango da kaleetan zehar, eta ondoren, dantza ekitaldia. Bertan, Gipuzkoako, Arabako, Bizkaiko, Nafarroa Garaiko eta Beherako, Lapurdiko eta Zuberoako taldeak elkartuko dira.
13:30: Dantza talde guztien Ikurriñaren dantza egingo da Gudarien Enparantzan.
15:30: Bazkaria izango dute dan-tzari eta soinujoleek Atsegindegin.
18:00: Erromeria Hernaniko kaleetan zehar.
Apirilak 11tik 15era:
17:00etatik 20:00etara: Euskal janzkien erakusketa, Biterin.
Apirilak 13: Hitzaldia Biterin, 19:00etan, 'Baserritarren janzkerak' izenburuarekin. Hizlaria Ramón García.
Apirilak 14: Biterin, 19:00etan, Gero Axular dantza taldearen 'Xereta' ikuskizuna.
Apirilak 15: Alkarbide Alkartasunaren dantzari ohiak taldeak antolatuta Hernaniko kaleetan zehar erromeria, 19:00etan.
Apirilak 24: Erromeria Hernaniko Musika Eskolarekin. 19:00etan.

Dokumentuaren akzioak