Dokumentuaren akzioak
Dagestango dantzak Getxon
Getxoko Dantza eta Folklore Jaialdiaren 26. aldia hasi zen atzo Getxon
Indiako Panghat taldearekin. Gaur Dagestango dantzak ikusteko aukera
izango da Algortako Biotz Alai plazan, 21:00etan, eta sarrera doakoa
izango da.
Lezginka dantza taldearen eskutik, Kaukasoko Dagestango
Errepublikako dantzak izango dira. Taldeak lezgi etniaren dantza
ospetsu baten izena hartu du.
Konpainia 50 urtean jardun da, Tamkho Izrailovek, Dagestango
Folklore Akademia Nazionaleko dantza taldearen artista handienetako
batek sortu zuenetik.
Bihar Getxoko Itxartu taldeak itxiko du jaialdia datorren
urtera arte, eta ekitaldi hori ere Algortako Biotz Alai plazan izango
da.
Elkarte horren dantza taldeak euskal dantza eta kulturaren
aldeko lana egiten du, eta sortu zenetik, 1976.urtetik, dantzaren
berrikuntza eta freskotasuna bermatzen du irakaskuntza goiztiarra dela
medio.
Elkarteak Iñaki Uriaren eskutik eman zituen lehenengo
pausuak. Dantza taldearen egitura eta lana denborarekin garatuz joan
da. Gaur egun, 40 kidek osatzen dute taldea, helduak zein gaztetxoak
kontuan hartuta.
GETXOKO DANTZA ETA FOLKLORE JAIALDIA
Non. Algortako Biotz Alai plazan.
Noiz. Gaur eta bihar, 21:00etan.
Dokumentuaren akzioak