Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka DAGAZ dantzazaleen sarea bueltan, bihar

Dokumentuaren akzioak

DAGAZ dantzazaleen sarea bueltan, bihar

Komunikabidea
Kronika
Tokia
Hernani
Mota
Albistea
Data
2023/05/02
Lotura
Kronika

Dantza egiteko edo ikusteko aukera izango da asteazkenean Biterin eta larunbatean Chillida Leku museoan.

Udaberriarekin batera, bueltan da DAGAZ dantzazaleen sarea, Hernanin. Hori horrela, hiru saio antolatu dituzte datozen egunetarako, dantza egin edo ikusi nahi duten guztiei zuzenduta, Mari Zaunka kolektiboaren eskutik. 

Bihar bertan izango da aurrenekoa, Biteri kultur etxean. Kasu horretan, dantza egin nahi dutenek izango dute parte hartzeko aukera: koreografia sortzeko tailerra egingo dute, arratsaldeko 19:00etatik 20:30etara. Tailer horren bigarren saio bat egingo dute larunbat goizean, Chillida Leku museoan, 11:00etan hasi eta 12:30ak arte.

Eta horren ondoren, dantza ikusteko gogoa daukatenen txanda izango da, Chillida Lekun bertan: ibilbide koreografikoa eskainiko du Mari Zaunka kolektiboak, eguerdiko 13:00etatik 13:30etara.
 

Jardueretan parte hartzeko, izenematea emailez

Jarduera horietan parte hartzea irekia da, baina izena eman behar da aldez aurretik, kultura@hernani.eus helbide elektronikora idatzita. Saioen helburua da dantzaren inguruan modu partehartzailean elkartzeko au­kerak sortzea, dantzarekin eta mugimenduarekin lotutako per­tsonak elkartuz. Horrela, komunitatea sortu nahi dute, eta dantza garaikidearen bitartez esperientziak partekatu.

Dokumentuaren akzioak