Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Corpusetako prozesio jendetsua izan da aurtengoa

Dokumentuaren akzioak

Corpusetako prozesio jendetsua izan da aurtengoa

Goizeko lehen orduetan euri tanta batzuk bota dituen arren, iaz ez bezala, aurten normaltasun osoz egin dute Corpusetako prozesioa. Beste behin, herriko kaleak jendez bete dira San Miguel, santuak eta dantzariak ikusteko
Egilea
Iñigo Barrena
Komunikabidea
Goiena
Tokia
Oñati
Mota
Albistea
Data
2024/06/02
Lotura
Goiena
 

Iazko arantza kendu dute aurten oñatiarrek, izan ere, eguraldia lagun izan dute aurten eta Corpusetako prozesioa normaltasun osoz egin ahal izan dute. Goizean goizeko euri tantek urduri jarriko zituen prozesioko parte-hartzaileak eta baita herritarrak ere, baina azkenean, aurten bai, San Miguelek herriko plazan eta ehundaka herritarren aurrean egin du ohiko "buelta".

Goizeko 10:00etan hasi dira santuak parrokiara gerturatzen, txistulariekin dantzariekin eta kriskitin hotsekin lagunduta; 10:45ean berriz, San Miguel Goiangeruaren irudi eraberritua eraman dute udaletxetik parrokiara. Bien bitartean Santa Ana antzokian San Miguel eta apostoluak janzten ibili dira, herritar ugariren begiradapean. Aurten, Julen Kortabarriak izan du San Migueli bizia emateko ardura. 

Behin meza emanda, eta dantzariek altarean banakoa egin ostean iritsi da prozesioan irtetzeko unea. San Miguel, apostolu, dantzari, txistulari, kofradiako kide, Oñatiko Musika Banda eta gainontzeko guztiak, ohikoa baino luzeagoa izan da prozesioa burutu dute. Behin plazara iritsita, San Miguelek hain ezaguna den "buelta" egin du; beti bezala ikusmina piztu du gerturatutako jendearen artean. Aurten bai, Corpusetako prozesioa inolako arazorik gabe egin da.

Arrtasaldean azken dantza saioa

Corpusetako hitzordu nagusia izaten da prozesioa, baina Oñatz Dantza Taldeko kideak asteburu guztian zehar aritzen dira kristinak astitzen. Hala, gaur arratsaldean (18:15) egingo dute azken dantza saioa herriko plazan. Gainera, dantza saioa aprobetxatuko dute duela hilabete zendu zen Jesus Irizar 'Txutxin' dantza maisua omentzeko.

Erreportaje berezia

Bihar astelehena, Coprusak emandakoaren gaineko erreportajea ikusi ahalko da Goiena Telebistan eta baita Goiena.eus atarian ere

Dokumentuaren akzioak