Corpus asteburuari hasiera eman diote dantzariek

Kontzejupean batu dira gaur goizean Oñatz dantza taldeko kideak, herria Corpus giroan murgiltzen hasteko. Ohitura den moduan, goizean auzoetan eta baserrietan ibiliko dira dirua batzen, eta arratsaldean, ikastetxeetan egingo dituzte Corpus dantzak.
Egilea
Itziar Larrañaga
Hedabidea
Goiena
Lekua
Oñati
Mota
Albistea
Data
2018/05/31
Esteka
Goiena

Bederatzi dantzarik hartuko dute parte domekako Corpus prozesioan, aurten lehen aldiz, neskak ere agertuko dira dantzan. Baina, prozesioan ez ezik, gaur eta bihar ere Corpus dantzak eskainiko ditu Oñatz dantza taldeak, herriko txoko ezberdinetan.

Corpusetako dantzak egingo dituen neska taldea.

Gaur goizean baserrietan eta 14:e0etik 17:00etara ikastetxeetan ibiliko dira hogei bat dantzari. Bihar, zapatua, goiz eta arratsalde ibiliko dira herriko kaleetan, dantzan eta dirua batzen. Azkenik, domekan prozesioan parte hartuko dute goizean, eta arratsaldean herriko plazan egingo dute dantza.

 

Corpus asteburuari hasiera eman diote dantzariek

Dantzariak Foruen enparantzan, Corpusetako dantzei ekiteko prest. (Argazkiak: Oñatz dantza taldea)