Mikroikastaroaren helburua aipatu bi diziplinez batera gozatzea da, musikaz eta dantzaz. “Txanpon bereko bi aldeak dira”, azaldu dio Noé Fernández Gerorako kideak Euskalkultura.eus-i. Jolasa eta inprobisazioa izango dituzte ardatzak, eta branlea, jauziak, fandango eta arin-arin bezalako dantzen inguruan arituko dira. “Dantzari asko daude musika-tresnak jo nahi dituztenak, baita alderantziz ere. Beraz, hasi edo beste rol hori probatu nahi duenak, hauxe du aukera” gaineratu du.
Ikastaroa doan izango da, Gerorako honako dantzari eta musikarien eskutik: Ceci Apaolaza, Magda Seitel, Andi Aguirre, Mir Katzmann, Paula Olazabal, Arantza de Vadillo eta Noe Fernández.
Taldearekin harremanetan jartzeko:
Ig: geroracba.
Facebook: Gerora
E-maila: geroracordoba@gmail.com