Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Comahueko Euskal Etxeak osatu berri duen bere dantza taldea aurkeztu zuen Neuquengo Kolektibitateen Jaian

Dokumentuaren akzioak

Comahueko Euskal Etxeak osatu berri duen bere dantza taldea aurkeztu zuen Neuquengo Kolektibitateen Jaian

Azkeneko lau urteetan egin duen legez aurten ere partaide izan da Comahueko Euskal Etxea Neuquengo Kolektibitateen Jaian. Nobedade aipagarria, debuta egin zuela bertan Euskal Etxeko dantza talde sortu berriak, Jaialdiko agertoki nagusian egin ere. Neska dantzariek jantzi tipikoez dantzatu zuten, Juan Carlos Sartuqui banderadun. Dantza taldearekin aurkezteaz gain, kultur standa ere muntatu zuen Elkarteak eta azken eguneko desfilean hartu zuen parte gainerako gizataldeekin batera.
Komunikabidea
Euskalkultura
Tokia
Neuquen, Argentina
Mota
Albistea
Data
2019/11/12
Lotura
Euskalkultura

Comahueko Euskal Etxea Neuquengo Gizataldeen Jaian

Comahueko Euskal Etxea Neuquengo Gizataldeen Jaian

Euskal Etxekoak oso pozik agertu dira, dantzarien estreinuarekin eta oro har Jaian egindakoarekin, eta esker beroak luzatu nahi dizkiete bereziki dantzariei eta festan Euskal Herria ordezkatu ahal izateko lagundu zuten guztiei.

Neuquengo Kolektibitateen Jaia azaroaren 8tik 10era luzatu zen, Duam Gunean, eta euskaldunez gain honako herrietako elkarte eta ordezkaritzekin: Alemania, Bolivia, Brasil, Kolonbia, Kuba, Egipto, Eslovenia, Espainia, Hungaria, Israel, Italia, Libano, Paraguai, Peru, Senegal, Siria, Ukraina eta Venezuela.

Dokumentuaren akzioak