Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Cielo Raso taldearen ekaitza

Dokumentuaren akzioak

Cielo Raso taldearen ekaitza

Egilea
Kultur Leioa
Komunikabidea
Nontzeberri
Mota
Albistea
Data
2016/04/22
Lotura
Nontzeberri

Cielo RasO euskal konpainiak Tormenta dantza ikuskizuna eskainiko du gaur bertan, apirilak 22, Leioako Auditoriumean, 20:30ean. Igor Calonge koreografoaren azken lan hori, zinetik hurbil dagoen narraziozko hizkuntza eta kalitate teknikoagatik nabarmentzen da, bai eta bere  fisikotasunarengatik ere.

Kultur Leioaren arabera, “zerutik energia jausten da barra-barra, haserre sutsua, gure buruak ukitzean ur fereka bilakatzen diren txingar erreak, ongi puruak, landarontziak baikina ureztatzen gaituztenak. Basamortuan galduta, zerutik datorren guztiaren egarri. Gora begiratu eta ezin iritsi. Ez gara gai gure begien aurrean erakusgai dagoen mugagabetasunera heltzeko, hitzak berak desperatzen zaitu, zure gorputzaren azala dakarkizu gogora, ur-betegarriak zamatuta, zahagia bezala, eta ez dizu uzten jauzi egiten, hegan egiten, ekaitza iragartzen duten hodeiez betetzen ari den zerua ukitzen”.

Cielo RasO taldearen ekaitza

Dokumentuaren akzioak