Dokumentuaren akzioak
Cielo RasO konpainiaren “Tormenta” koreografia, Gazteszenan
Cielo RasO konpainiaren Tormenta obraren sinopsia honetan datza: “Neurritasun gabeko energia, amorru-sua, txingar erreak erortzen ari zaizkigu zerutik, eta loreontziak bezala ureztatzen gaituzten ur-laztan, ontasun huts bihurtzen dira gure buruak ukitzean. Basamortuan galduta, zerutik erortzen denaren egarri. Gora begiratu eta ezin iritsi. Ezin gara gure begien aurrean dugun amaigabetasunera iritsi, hitzak berak etsiarazi egiten du, zure gorputzaren larrua bera, urez betea eta lastatua gogorarazten dizu, eta ez dizu uzten jauzi egiten, hegan egiten, hurrengo ekaitza iragartzen duten hodeiez betetzen den zerua ukitzen”.
Teatro de Açucar (Brasil) eta Igor Calonge (Euskadi) konpainien elkarketatik sortu zen Cielo RasO dantza garaikideko konpainia, 2009an. Igor Calongek zuzendurik, hamar dantza-ikuskizun baino gehiago aurkeztu ditu hainbat formatutan.
Sareak Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailarekin batera antolatutako Dantza Zirkuitua ekimen horrek, 66 antzezpen eskainiko ditu urtarriletik abendura bitartean, Euskadiko 22 antzeztokitan.
Dokumentuaren akzioak