Dokumentuaren akzioak
Cielo Ras0 taldearen “Tormenta” lana, Arrasaten
Dantzaren XII. Zirkuituaren barruan, Cielo Ras0 taldeak Tormenta izeneko lana aurkeztuko du Arrasateko Amaia Udal Antzokian, larunbatean, urriaren 1ean, 20.00etan.
Hala deskribatzen du taldeak bere lana: “zerutik energia jausten da barra-barra, haserre sutsua, gure buruak ukitzean ur fereka bilakatzen diren txingar erreak, ongi puruak, landarontziak baikina ureztatzen gaituztenak. Basamortuan galduta, zerutik datorren guztiaren egarri. Gora begiratu eta ezin iritsi. Ez gara gai gure begien aurrean erakusgai dagoen mugagabetasunera heltzeko, hitzak berak desperatzen zaitu, zure gorputzaren azala dakarkizu gogora, ur-betegarriak zamatuta, zahagia bezala, eta ez dizu uzten jauzi egiten, hegan egiten, ekaitza iragartzen duten hodeiez betetzen ari den zerua ukitzen”.
Teatro de Açucar (Brasil) eta Cía. Igor Calonge (Espainia) konpainien interes artistiko, pedagogiko eta sozialen elkarketatik sortu zen Cielo Ras0 konpainia gaztea. Konpainiak hainbat formatutako 8 ikuskizun ekoiztu ditu 5 urteko lankidetzaren bidez. Taldearen bereizgarriak indar interpretatiboa eta emozionala, kalitate teknikoa eta gorputz osoaren ikerketa zorrotza dira.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak Sarearen bidez antolatzen duen ekimenean 33 konpainiaren 71 emanaldi eskaintzen ari dira urtarrila eta abendua bitartean, 22 antzeztokitan.
Dokumentuaren akzioak