Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Chillida eta Oteizari oles dantzan, Guggenheimen

Dokumentuaren akzioak

Chillida eta Oteizari oles dantzan, Guggenheimen

Oskara taldeak dantza garaikideko ikuskizuna eskainiko du Guggenheim Bilbao Museoan, abenduaren 17tik 20ra.

Komunikabidea
Eitb
Mota
Albistea
Data
2015/12/15
Lotura
Eitb

Oskara Jon Maya (Kukai) eta Marcos Morau (La Veronal) dantzariek sorturiko taldeak "Oskara in progress" dantza garaikideko ikuskizuna eskainiko du Guggenheim Bilbao Museoan ostegunetik igandera bitartean. Bi artistek omenaldia egiten diote antzinako euskal kulturari, Eduardo Chillidaren eta Jorge Oteizaren obran irudikatuz.

Chillidaren eta Oteizaren lanak ikusgai daude "Guggenheim Bilbao Bildumako maisulanak" erakusketan, eta dantza garaikideko ikuskizuna horren inguruan antolatu da. Bi dantzariek 15 minutuko lau emanaldi egingo dituzte egunean, museoko atrioan.

Lekua: Museoko Atrioa (lau emanaldi)

12:00etan eta 18:00etan: "Oskara in Progress I"

13:00etan eta 19:00etan: "Oskara in Progress II"

Museo bilbotarrak prentsa-ohar bidez jakinarazi duenez, "Oskara in Progress" proiektua beste hiri batzuetako antzokietan ere eskainiko da etorkizunean, hala nola Gasteizen, Iruñean, Donostian eta Baionan.

Halaber, asteazkenean, hilak 16, bi dantzariek maisu ikastaro bat zuzenduko dute, gaur egungo dantzaren eta euskal dantzaren zaleentzat. Oskara proiektuaren

jatorria eta euren sortze prozesua azalduko dituzte.

Dokumentuaren akzioak