Dokumentuaren akzioak
Cesc Gelabert dantzariaren Preludis ikuskizuna izango da gaur Egiako kultur etxean
Gizakia eta denboraren arteko harremana adieraziko du dantzan
Gelabertek dantzatuko du berak sortutako Preludis koreografia. Dantzariaren gorputza pixkanaka-pixkanaka musika tresna nola bihurtzen den adieraziko du dantzaren bitartez.
Frederic Amatek egin du eszenografia, eta ordulari baten itxura eman dio. Ordulariaren hamabi zenbakiak hamabi objketuren bidez ordezkatu ditu Amatek. Gelabertek bere mugimenduen luzapena balira bezala erabiliko ditu objektu horiek.
Konpositore handien obrek jarriko diete doinua Dantza mugimenduei. Besteak beste, Chopin, Bach, Mompou, Debussy eta Carles Santosen piezek.
Tradizioa oinarri
Urte askotan arkitektura eta dantza ikasi ondoren, 1972an sortu zuen Cesc Gelabertek bere lehen dantza konpainia. 1986ean, Lydia Azzopardirekin sortu zuen konpainia berria. Harrezkero, hainbat sari jaso ditu dantzariak, bai Katalunian bai Espainian.
Kultur tradizioa eta esperimentazioa nahasten ditu bere koreografietan, sentsualtasun, dotorezia eta soiltasun handiarekin.
Dokumentuaren akzioak