Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Carmen irregularra

Dokumentuaren akzioak

Carmen irregularra

Kritika, 'Carmen, Carmela'

Egilea
Jesus Mari Begoña
Komunikabidea
Berria
Mota
Kritika
Data
2004/10/01

Dantza arloan Canalesenganako dugun berotasuna epeldu egin zen Carmen ,Carmela Bizeten obraren bertsio flamenkoa ikustean. Merimeeren egokitzapenak dituen zailtasunak duintasunez gainditu bertsio honetan dantzariak, musika alorrekoak behinik behin. Baina Canales dantzari bikaina keinuetara eta jarreretara mugatu zuen Don Jose-ren rola egitean, eta hori ez da hain onargarria, batez ere berak izarraren rola bete behar duenean. Canales-ek ez zuen apenas dantza mailarik erakutsi, eta zapatatuaren dohainak ere ez zituen eskaini.



Ekitaldia, dantza eraginkorraren bidetik baino pantomimaren ildotik abiatu zen. Eta gainera, horretan ere ez genuen ganoraz ikusi. Aurkezle eta zuzendari lanetan ikusi genuen gehiago arrazako dantzari aferatan baino. Baleteko pantomimak antzez-zama ere badakar dantzatik aparte, eta interpretazioaren beste eremu konplexua da. Hortan huts egiteak eragin zuzena izan zuen Carmenen rolean aritu zen Greco bailaoraren dantzan. Oso ondo ibili arren, pantomimaren keinu eta jarreretan bikotekidearen dantza-modu eza nabaritu genuen emakumean ere. Baina bera ez zen erantzulea. Alderantziz, hobeto aritu zen Canales koreografo lanetan Escamilloren dantzan. Llori dantzariak ederto burutu zuen Carmen-en maitalearen torero rola: dantzatzeko irudi akademikoa azalduz eta gorputz enborra zirkinik mugitu gabe, zuzendariaren eskolako zapateatu ona eskaini zigun. Gainera, aise eta dotore egin zituen trinoak, erredobleak,tremoloak, besoen okerdura, esku muturreko birak eta ondulazioa. Ondo deritzogu Rodriguezek egin zuen musika egokitzapenari: leialtasunez moldatu zituen gitarra,txirula, perkusioa, baxua eta abesbatza. Aipatzekoa da kantaoreek eta gitarristek Suarez, Borja eta Mendezek zuzenean jo zituzten palo desberdinak. g Jesus Mari Begoña

Dokumentuaren akzioak