Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Carlos Sanchiz Sarriegi izendatu dute, 2020ko 'Hernaniar Bikaina'

Dokumentuaren akzioak

Carlos Sanchiz Sarriegi izendatu dute, 2020ko 'Hernaniar Bikaina'

Komunikabidea
Kronika Hernani
Mota
Albistea
Data
2020/02/12
Lotura
Kronika Hernani

Carlos Sanchiz Sarriegi izendatu dute, 2020ko 'Hernaniar Bikaina'

Aurreko igandean, Xalaparta elkarteko kideak bildu eta Carlos Sanchiz Sarriegi izendatu zuten 2020ko 'Hernaniar Bikaina', hamaika arrazoi direla medio. 

Aurreko igandean, Xalaparta el­karteko kideak bildu ziren, 2020ko Hernaniar Bikaina izendatzeko, eta Carlos Sanchiz hautatu zuten, «hainbat fazeta azpimarragarri baitauzka». 

Carlos Sanchizen ibilbidea, Hernanin 
Sanchiz, hainbat urte ibili zen kirolean murgildurik. Hasieran futbolean jolasten, Atsegindegin egiten zen txapelketan hainbat sari irabazi zituen Biteriko taldearekin. Aurrerago, talde hau utzi eta CD Hernaniko hondartzako futbolera pasa zen, Kontxako eta hiru hondartzetako txapelketak irabazita.  Jokalaria izatetik, entrenatzaile izatera igaro zen, 1967tik 1973ra bitartean. Sei denboraldi hauetan, Gipuzkoako kopako finalista izan zen berak entrenatzen zuen taldea. Urteak aurrera egin ahala, CD Hernaniko talde erregionala entrenatzen hasi zen Sanchiz, hauekin ere hainbat txapelketa eta liga irabaziz. 
Futbolaz gain, «dantzari ederra zen Sanchiz », eta lehen aldiz, 8 urte zituela, Hernaniko dantza lehiaketa batean hartu zuen parte, eta urte horretan bertan Hendaian ere aritu zen.  1960 urtean, 13 urte zituela, dantza sueltoaren Gipuzkoako txapeldun bilakatu zen, eta 1961ean berriz, Donostiako lehiaketa ere irabazi zuen. 

Carlos Sanchiz, «beti izan da Hernaniko aurreskuaren ikono garrantzitsuenetako bat, 4.000 ume baino gehiago prestatu zituen, herritarren aurrean aurreskua dantzatzeko»

27 urte zituela, hainbat lehiaketa eta txapelketetan parte hartu eta irabazi ondoren, dantzari izateari utzi zion. Baina ez ditu dantza eszenatokiak alde batera uzten, izan ere, dantzako epaile bilakatzen baita. «Euskal Herri mailan egiten ziren dantza sueltoetako epaimahai garrantzitsuenetan jardun zuen». Esan daiteke, Euskal Herrietako eszenatoki guztiak pasa zituela Sanchizek, «Hernaniren izena eramanez, Hernani errepresentatuz»; konkretuki 66 urte egin zituen dantzaren munduan.

Eskerrak eman nahi izan dizkie Xalaparta Elkartekoek, «urte luzeetan egindako esfortzu eta lanagatik, eta Hernani, dantza eszenatokietara eramateagatik»

53 urtez, aurreskua aurrera eramaten
Carlos Sanchiz, «beti izan da Hernaniko aurreskuaren ikono garrantzitsuenetako bat», eta 53 urte iraun zituen horretan buru-belarri, 1965etik 2018ra.   San Joan jaietan hain garrantzitsua zen Aurresku txikiaren antolatzaile eta prestatzaile izan zen urte luzeetan. Garai haietan gainera 4000 ume baino gehiago prestatu zituen, plaza erdian, herritarren aurrean, San Joanetako aurresku ezaguna dantzatzeko. 2018 urtean, erretiroa hartu zuen,« eta gaur arte ez da gehiagorik egin». 

«Urte luzeetan egindako esfortzu eta lanagatik, eta Hernani, dantza eszenatokietara eramateagatik»

Merituengatik, «Hernaniar Bikaina» 
Ekintza mordoa egin ditu Sanchizek bere bizitzan zehar, eta asko Hernaniren izenean egin ditu. Hori horrela, Xalaparta Elkarteko kideek, 2020ko ekainean omenaldi bat egingo diote, Hernaniar Bikainari, kasu honetan, Carlos Sanchizi. «Urte luzeetan egindako esfortzu eta lanagatik, eta Hernani, dantza eszenatokietara eramateagatik». Xalaparta elkartekoek eskerrik beroenak eman nahi dizkiote, 2020ko «Hernaniar bikainari».   

Dokumentuaren akzioak