Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Cañuelasko Denak Bat-ek hamabi euskal etxetako gazteak jaso zituen asteburuan Aberri Eguneko XIII. Dantzari Topaketan

Dokumentuaren akzioak

Cañuelasko Denak Bat-ek hamabi euskal etxetako gazteak jaso zituen asteburuan Aberri Eguneko XIII. Dantzari Topaketan

Denak Bat-en urteko ekitaldi nagusia den Aberri Eguneko Dantzarien Topaketa joan den larunbat-igandean, apirilaren 6an eta 7an, egin da aurten, honako euskal etxeak partaide: Cañuelas bertako Denak Bat-ekin batera, Buenos Airesko Laurak Bat, Paranako Urrundik, La Platako Euzko Etxea, Bahia Blancako Union Vasca, Mar del Platako Denak Bat, Maipuko Anaitasuna, Lanuseko Euskal Herria, Tres Arroyosko Hiru Erreka, Jose C. Pazeko Toki Eder, Chacabucoko Guillermo Larregui, Chivilcoyko Beti Aurrera eta Lomas de Zamorako Denak Bat.
Komunikabidea
Euskalkultura
Tokia
Cañuelas, Argentina
Mota
Albistea
Data
2019/04/11
Lotura
Euskalkultura

Cañuelasko 2019ko Dantzarien Topaketa

Cañuelasko 2019ko Dantzarien Topaketa

 

Danborradak eman zion hasiera Plazako ikuskizunari eta horren ostean, agertoki berean, Soka-dantza taularatu zuten zenbait euskal etxetako ordezkariek, ongietorri gisa. Segidan euskal etxe guztietako taldeak pasatu ziren hurrenez hurren oholtza gainetik, bakoitzak aukeratutako dantzen erakusgarri. Bukaeran, dantzariak eta publikoa Fandango eta Kalejira batean bildu ziren.

2019 honetako afarian eta erromerian nobedade bat ere egon da. Rosariotik etorritako Xabier Aguirrek ‘Txapela’ euskal sagardo naturala aurkeztu du eta gonbidatuek zuzenean kupeletik edateko aukera izan zuten, Euskal Herrian txotx garaian egiten den bezala.

Igandeko bazkarian, Euskal Etxeko Abesbatza eta Zutarriak taldea arduratu ziren musika alorraz. Une hunkigarriak ere bizi izan zituzten cañuelastarrek Euskal Etxeko bost kide zaharrenak omendu zituztenean. Saridunak Pedro Iraola, Nelly Mathieu, Nelli Etchevers, Juan Indaverea eta Roberto Gangoyti izan ziren; azken hau, ordea, ez zen bertaratu osasun arazoak medio.

Urtero bezala, igandean oroigarri bana eman diete aurten ere antolatzaileek gonbidatuei  ‘azken agurra’ren momentuan. Aurten, musean aritzeko kartak izan dira.

Dokumentuaren akzioak