Topaketa danborrada eta aire zabaleko oholtza gaineko dantza erakustaldiarekin hasiko da larunbat arratsaldean, herriko plazan. Ondoren, erromeria Daniel ‘Jopo’ Galfredo musikariak animatuko du eta sagardozaleentzat sorpresa eder bat egongo da: 'Txapela'-ren aurkezpena. Igandean, azken agurreko bazkarian, Euskal Etxeko bost kide zaharrenak omenduko ditu erakundeak eta elkarteko abesbatzak eta Zutarriak taldeak emanaldi bana eskainiko dute.
Topaketari lotuta, beste berri bat dute Denak Bat-ekoek. Ekitaldia “Legegintzaren Interesekoa” izendatu du Buenos Aires probintziako Senatuak..