Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka CAF-Elhuyar sarietara lanak aurkezteko epea 2014ko urtarrilaren 31n bukatuko da

Dokumentuaren akzioak

CAF-Elhuyar sarietara lanak aurkezteko epea 2014ko urtarrilaren 31n bukatuko da

Proiektu zientifiko, artistiko zein soziologikoaK aurkeztu daitezke

Dibulgazio artikulu orokorrak, egilearen doktore tesian oinarritutako artikuluak, zientzia kazetaritzaren arloko lanak... ebaluatuko dira sarien edizio honetan
Egilea
Europa Press
Komunikabidea
El Correo
Tokia
Bilbo
Mota
Albistea
Data
2013/12/03
Lotura
El Correo

CAF-Elhuyar sarien 2013. urteko edizioaren deialdia zabalik dago, eta lanak aurkezteko epea 2014ko urtarrilaren 31 arte izango da. CAF enpresak eta Elhuyar Fundazioak jakinarazi dutenaren arabera, cafelhuyarsariak@elhuyar.com helbide elektronikora bidal daitezke lanak, edo, bestela, posta arruntez, Elhuyar Taldearen egoitzara: Zelai Haundi Kalea, 3. Osinalde industrialdea. 20170, Usurbil (Gipuzkoa).

Aurten, sariaren antolatzaileek esan dutenez, Fausto eta Juan Jose Elhuyar anaiek Bergarako Mintegian wolframa isolatzea lortu zutenetik 230 urte bete direnean, "Elhuyar efektua" izango dute ardatz sariok. Izan ere,sormena, elkarlana, dibulgazioa eta diziplinartekotasuna nabarmentzea da Elhuyar anaiei egin diezaieketen omenaldirik onena, alegia, "Elhuyar efektua sortzea gizartean". "Horregatik, Elhuyar efektua izango du ardatz CAF-Elhuyar sarien 2013ko edizio honek", azaldu dute.

Horrela, honako kategoria hauetarako deia egingo dute CAF-Elhuyar sarien 2013ko edizioan: dibulgazio artikulu orokorrak (2.000 euro), egilearen doktore tesian oinarritutako dibulgazio artikuluak (2.000 euro), zientzia kazetaritzaren arloko lanak (2.000 euro) eta Zientzia Gizartean sorkuntza beka (5.000 euro).

Zientzia Gizartean beka aurreko edizioan eman zen lehen aldiz, eta kategoria horretan, zientziaren/teknologiaren eta gizartearen arteko elkarrekintza landuko duten proiektuei lagundu nahi zaie. Proiektuen izaera zientifikoa, artistikoa zein soziologikoa izan daiteke, eta arlo zientifikoa eta soziala harremanetan jartzea ezinbestekoa izango da.

Edozein diziplina artistiko, soziologiko edo zientifikotako proposamenak onartuko dira sariketan: ikus-entzunezkoak, dantza edo musika ardatz dutenak, esperimentu artistiko sozialak, argazkilaritzakoak, gizartea helburu duten ikerketa zientifikoak, azterketa soziologikoak eta abar. Eremu zientifiko eta teknologikoa zentzu zabalean interpretatuko du autoreak edo autore taldeak: kontzeptu zientifikoak, ikerketa, garapen teknologikoak, gertaera historikoak, etorkizunaren irudikapenak, erronkak, aurreiritziak, kezka sozialak edo zalantza etikoak izan litezke proiektuaren ardatz.

Dokumentuaren akzioak