Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Busturialdeko dantzariek hitzordu berezia dute bihar

Dokumentuaren akzioak

Busturialdeko dantzariek hitzordu berezia dute bihar

Egilea
Izaro Mendieta
Komunikabidea
Busturialdeko Hitza
Mota
Albistea
Data
2015/10/30
Lotura
Busturialdeko Hitza

Hitzordu berezia dute Busturialdeko dantzariek asteburu honetan; izan ere, urtebeteko itxaronaldiaren ostean, eskualdeko dantzari jaia ospatuko dute, beste behin, hogei herriz osatutako eskualdean. Bihar bilduko dira dantzariak Gernika-Lumon.

Hain zuzen, bederatzi dantza taldek parte hartuko dute biharko jaian: Bakioko Itxas-aldek, Bermeoko Alkartasunak, Busturiko Irrintzi Alaik, Foruko Urdaibaik, Mundakako Egunsentik eta Gazte-Zarrek, Gautegiz Arteagako Artiek, Gernika-Lumoko Elai Alaik, eta Ajangizko Artxubek.

Horien guztien artean, 19:00etan emango diote hasiera jaiari, Gernika-Lumoko Jai Alai frontoian. Bertan, dantzari taldeek prestatutako ikuskizunagaz gozatu ahalko dute herritarrek doan.

21:30ean, berriz, afaltzeko elkartuko dira Astran. Bertaratu nahi duenak 20 euroan dauka tiketa erosgai, eskualdeko dantza taldeetan.

Jaia hasi bezala bukatu dute: dantzan. Izan ere, 23:00ak inguruan, Trikidantz taldeak erromeria hasiko du.

Dokumentuaren akzioak