Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Busturialdeko dantzari nagusien topagune izango da zapatuan Ibarrangelu

Dokumentuaren akzioak

Busturialdeko dantzari nagusien topagune izango da zapatuan Ibarrangelu

19:00etan hasiko da herriko frontoian izango den dantza ikuskizuna. 140 dantzari inguru batuko direla jakinarazi dute, eta ohi legez, dantza ugari eta askotarikoak ikusteko aukera paregabea izango da Ibarrangelun.
Komunikabidea
Busturialdeko Hitza
Mota
Albistea
Data
2014/11/13
Lotura
Busturialdeko Hitza

Eskualdeko herrietatik iritsiko  dira dantzariak Ibarrangelura. Bertan bilduko baitira herrikoa den Lorea dantza taldea, Bermeoko Alkartasuna, Mundakako Gazte Zar, Busturiko Irrintzi Alai, Foruko Urdaibai, Gernika-Lumoko Elai Alai eta Gautegiz Arteagako Artie dantza taldeak, hain zuzen. Horiez gain, eskaldekoak ez izan arren, Bakioko Itxas Alde dantza taldeko neska-mutilek ere parte hartuko dute Busturialdeko dantzarien egunean.

Dantzak amaitu ostean, dantzariek elkarrekin afaltzeko aukera izango dute, eta Lagan batuko dira horretarako. Ondoren, dantza gehiagorako tartea ere izango dute, afal osteko erromeriarekin.

http://busturialdea.hitza.info/files/2014/11/BUSTURIALDEKO_DANTZARI_EGU.jpg

Dokumentuaren akzioak