Dokumentuaren akzioak
Busturialdeko Dantzari Egunak 200 bat lagun batuko ditu Mundakan
Ordu horretan hasiko dute ekitaldia; neskak egingo dute dantza lehenengo, agurragaz hasita. Eta horren ostean dantzatuko dute boastitzea. Mutilen txanda izango da gero: dantzarik dantzaren lau dantza, agintariena, ezpata joko nagusia, launango eta txotxongilo dantzatuko dituzte.
Berriz ere, neskek hartuko dute protagonismoa, Ibarzabalgo arku dantzagaz. Gero, talde bakoitzak aukeratutako dantza dantzatuko du, eta guztiak alkarregaz egingo duten pitx dantzagaz emango dute bukatutzat ekitaldia. Ekitaldia bukatuta, leku berean geratuko dira, bertan elkartuko baitira afaritan eta erromerian.
Umeak ere Mundakan. Nagusiek zapatuan egingo duten modura egin zuten eskualdeko dantzari txikiek ekainean. Orduan ere Mundakan elkartu ziren; hamaika dantza talde eta 400 lagun inguru.
Busturialdeko hango eta hemengo herritarrak batu zituen dantzari txikien egunak: Mundakako Gaztezar eta Egunsenti, Busturiko Irrintzi Alai, Bermeoko Alkartasuna, Gernika-Lumoko Elai-Alai, Gautegiz Arteagako Artie, Ajangizko Artxube, Foruko Urdaibai, Ibarrangeluko Lorea, Ibarruriko Baso Txoritxu eta Bakioko Itsas-alde taldeetako kideek egin zuten dantzan.
Dokumentuaren akzioak