Dokumentuaren akzioak
Busturialdeko afrikarrak euskal dantzan Gernikako bonbardaketakoak gogoan
Zortzi afrikarrek, ikurriña hartuta, agintarien dantza egingo dute; Gernikako arbolaren aurrean egin ere.
Busturialdeko zenbait eragile batu eta ekimena igandean gauzatuko dute. Horietako bat da Busturialdeko Ongi Etorri Errefuxiatuak taldea. Giza eskubideen aldeko plataforma honek, euskal herriko beste hainbatek bezela, gogor lan egiten du gurera iritsi diren etorkinei ahalik eta harrera beroena egin eta gure artean gustura eta duin bizi daitezen. Horretarako, #INOREZDAILEGALA traolapean zenbait ekimen egiten dituzte, hala nola, Busturialdean bizi diren afrikarren gaitasunak ezagutzera ematen dituzte afrikan ebanista zenari emen ere ofizio horrekin jarraitu dezan laguntza eskainiz, edota ikastoletan hitzaldiak emanez…
Asteburu honetan, Busturialdean hartu dituzten afrikar horietako batzuk euskal dantzan ikusiko ditugu, eurak bezala Gernikako bonbardaketaren ondoren biktima eta errefuxiatu izan zirenak omentzeko eta oraindik bizi diren bi lagunen aurrean egingo dute dantza.
Entseguetako irudiak dira beheko hauek.
Dokumentuaren akzioak