Dantza eta pintura uztartuko dituen jarduera izan da gaur, Astindu dantza taldeak antolatuta, Sagarbideko gimnasioan. Bi saio izan dira goizean zehar, eta haur eta guraso ugari izan dira bietan ere.
Laia Bedos idazlearen eskutik, astindu ederra eman diete buruei eta gorputzei. Emozioak landu, dantzatu eta margoak paper gainean libre mugitzen utzi dituzte parte hartzaileek.