Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Burgoseko dantzariak Azpeitian aritu ziren dantzan

Dokumentuaren akzioak

Burgoseko dantzariak Azpeitian aritu ziren dantzan

Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Azpeitia
Mota
Albistea
Data
2004/07/06

Estreineko emanaldi hori Burgosetik etorritako Agrupacion de Danzas Burgalesas Justo del Rio taldearen eskutik etorri zen. Gaztelarrek kalez kale egin zuten lehen saioa iluntzeko 8ak aldera, aurten ondorengo asteburuetan 'Azpeitia Dantzan'en parte hartuko duten beste taldeek egingo duten bezala. Kalejira hori gauean Izarraitz pilotalekuan eskaini zuten emanaldiaren iragarpen txiki bat besterik ez zen izan ordea. Izarraitzen, gure artean hain ezagunak ez diren Burgos aldeko dantza eta abestiak eskaini zituzten, ikuskizun polita borobilduz. Datorren larunbatean, toki berean, '1937, gogoaren bidezidorretatik' ikuskizuna emango dute Kukai eta Ttanttaka taldeek.

Dokumentuaren akzioak