Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka 'Burdina' ikuskizunak flamenkoa eta kantugintza tradizionala batzen ditu

Dokumentuaren akzioak

'Burdina' ikuskizunak flamenkoa eta kantugintza tradizionala batzen ditu

Komunikabidea
Anboto
Tokia
Durango
Mota
Albistea
Data
2021/06/02
Lotura
Anboto
@jass_photography

Adriana Bilbao Andaluziatik Gallartara (Bizkaia) heldu den emakume baten azalean sartuko da Burdina ikuskizunean. Tristura eta etsipenezko zurrunbilo baten erdian dago bera, eta honi zelan aurre egiten dion erakutsiko du obran.

"Bizitzaz, heriotzaz, etxea uzteko beharraz, integrazioaz, maitasunaz, emakumeen rolaz, galeraz, minaz eta zoritxarra gainditzeaz ari gara", azaldu du protagonistak. Bilbaok berak prestatu ditu koreografiak, eta Beñat Achiarygaz batera zuzendu du obra. Horrez gainera, Bilbaok dantza ere egiten du, eta Achiaryk abestu; Raul Micó, Guillermo Guillén eta Michel Queuille musikariek lagunduko diete taula gainean. Luis Mariano Casillas, Ander Ezeiza eta Koldo Plazas harri zulatzaileak dira.

Ekainaren 3an Durangoko San Agustin kulturgunean egongo da ikusgai ikuskizuna; 19:00etan hasiko da. 

Dokumentuaren akzioak