Dokumentuaren akzioak
Bueltan da Oiartzungo Aurresku Txapelketa
Iazko hutsunearen ondoren, bueltan da Oiartzungo Aurresku Txapelketa. Gipuzkoako Dantzarien Biltzarrak jakinarazi du larunbatean (hilak 30) izango dela aurtengo edizioa, udaletxeko pleno aretoan, 16:30etik aurrera. Orotara 27 dantzari ariko dira, Amasa-Villabona, Andoain, Elgoibar, Lasarte, Legazpi, Lezo, Lizartza, Pasai Donibane, Zizurkil, eta nola ez, Oiartzungo ordezkariekin.
Lehen sailean 2009, 2010 eta 2011 urteetan jaiotakoek parte hartuko dute; bigarrenean aldiz, 2007 eta 2008an jaiotakoek. Lehen sailekoek Hondarribi Handia eta Segurako zortziko zaharra dantzatu beharko dituzte, eta bigarrenekoek ordea, Betronio handia eta Aurkez aurke.
Katerin Artolak, Nahikari Vizuetek eta Nagore Indakoetxeak osatuko dute aurtengo epaimahaia.
Ondorengoak dira partaideak, eta hurrenkera:
Lehen sailean: Danel Castillo (Pasai Donibane), Irene Arozena (Oiartzun), Laida Rabadan (Andoain), Judith Jacinto (Lezo), Maria Sanchez (Legazpi), Irati Larrañaga (Andoain), Lide Sarasola (Zizurkil), Uxue Cabrera (Elgoibar), Irune Azpeitia (Legazpi), Onditz Esnaola (Lizartza), Duna Santos (Elgoibar), Jone Arretxe (Amasa-Villabona) eta Unax Ansola (Elgoibar).
Bigarren sailean: Eider Zabala (Amasa-Villabona), Araitz Ramos (Lasarte), Maddi Davila (Zizurkil), Izadi Urbano (Amasa-Villabona), Aetz San Sebastian (Amasa-Villabona), Amaia Azpeitia (Legazpi), Naroa Sanchez (Legazpi), Iraide Martinez de Albeniz (Amasa-Villabona), Maddi Iradi (Oiartzun), Nerea Aznarez (Lasarte), Clara Larrañaga (Amasa-Villabona) eta Garazi Oyarzabal (Zizurkil).
Dokumentuaren akzioak