Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Bueltan da Igandeak Dantzan iniziatiba

Dokumentuaren akzioak

Bueltan da Igandeak Dantzan iniziatiba

Hilabete honetan hasi eta maiatzera arte izango dute adinekoek dantzarekin gozatzeko aukera.
Egilea
Ikerne Zarate
Komunikabidea
Oarsoaldeko Hitza
Tokia
Errenteria-Orereta
Mota
Albistea
Data
2024/01/15
Lotura
Oarsoaldeko Hitza

18:00etatik 20:30era dantzarako aukera izango dute erretiratuek Niessen Kulturgunean.

Iniziatibak izan duen “arrakasta” jarri du lehen lerroan udalak, “udal departamentu ezberdinek eta erretiratuen klubetako ordezkariek egindako lanaren emaitza izan da, eta aurreko ekitaldian, arrakasta handia izan zuen programak”.

Ilusioari eutsi, eta aurten ere adinekoei begirako dantza saioekin aurrera egitea erabaki du udalak. Sarrera doakoa da eta ez da gonbidapenik beharko. Maiatzera arteko datak ezagutarazi baditu ere, ekainean ere izango dela saioa jakinarazi du udalak; horren dataren berri aurrerago emango dute. aurrerapen txiki bat egin du hala ere udalak, Zumardian izango da ekaineko saio hori iniziatiba borobiltzeko.

Igandeak dantzan saioak

 

  • Hilak 20.
  • Otsailak 18.
  • Martxoak 10.
  • Apirilak 7.
  • Maiatzak 12. 

Dokumentuaren akzioak