Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Bueltan da Dantzan.com, nazioarteko sostengu-kanpaina bati esker erakundeen laguntza eskuratu ostean

Dokumentuaren akzioak

Bueltan da Dantzan.com, nazioarteko sostengu-kanpaina bati esker erakundeen laguntza eskuratu ostean

Hilaren 1ean sarera bueltatu zen Dantzan.com webgunea, azken urteetan mundu osoko euskal dantza taldeentzat erreferente eta topaleku bihurtu den orria. Urte hasieran Dantzan.com-eko arduradunek webgunea itxi egin behar izan zuten, erakundeen laguntzen murrizketa dela eta. Orain, dantza munduak bultzaturiko sostengu-kanpainari esker erakundeen laguntza lortu du, baina webgunea berriz martxan jarri ahal izateko adina baino ez da, eta ez da nahikoa epe luzerako. Laguntza kanpainak indarrean dirau eta datozen asteetan ekimen berriak iragarriko dira.
Komunikabidea
Euskalkultura.com
Tokia
Ebar
Mota
Albistea
Data
2012/10/04
Lotura
Euskalkultura.com

Azken hilabeteetan laguntza publikoen murrizketa dela eta itxita egon ostean, bueltan da Dantzan.com webgunea. Ekimenak Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa eta diru-laguntza eskuratu du eta sarera bueltatu da. Laguntzak, hala ere, epe laburrean jarraitzeko baino ez du ematen eta, hori dela eta, Dantzan.com ekimenaren inguruan bildu den sostengu taldeak baliabide bila jarraitzen du, webguneak eta orohar proiektuari beharrezkoa duten egonkortasuna eskuratzeko.

Dantzan.com-eko arduradunak pozik agertu dira hala ere, dantza munduan webgunearen alde sortu den mugimendua dela eta. Urtarrilean webgunean itxi zenean Dantzan.com-en aldeko babes taldea antolatu zen eta sinadura-kanpaina bati esker mila eta seiehun dantza talde eta dantzarien atxikimenduak jaso zituzten. Babes taldeak lanean jarraitzen du eta datozen asteetan ekimen berriak jakinaraziko ditu.

Dantzan.com komunitatea

Artean, webgunea berriz ere sarean da eta etapa berri honetan erabiltzaileen parte-hartzea sustatzea da bere helburuetako bat. "Dantzan.com-en ekarpenak egitera gonbidatu nahi zaituztegu, eta horretarako Dantzan.com-en komunitatean sartu. Izen-ematea oso erraza da, eta behin sartuta erantzunak, agendarako hitzorduak, albisteak, bideo proposamenak, eta abar egin ahal izango dituzue", agertu dute arduradunek.

Dantzan.com aldeko kanpainaren baitan, Commando Dantzan izeneko taldeak bideo hau osatu du, Euskal Herriko eta Diasporako dantza taldeekin (horien artean dira, adibidez, Buenos Aireseko Ekin eta Boiseko Oinkari taldeak).

Bueltan da Dantzan.com, nazioarteko sostengu-kanpaina bati esker erakundeen laguntza eskuratu ostean

"Bizi dantzan, Dantza.com bizi" leloarekin bueltatu da webgunea

Dokumentuaren akzioak