Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Brecht eta Weillen bekatuen dantza Bilbora ekarriko du Frederic Amatek

Dokumentuaren akzioak

Brecht eta Weillen bekatuen dantza Bilbora ekarriko du Frederic Amatek

Komunikabidea
Berria
Tokia
Bilbo
Mota
Albistea
Data
2008/03/16

Hitlerrek bere burua Alemaniako kantziler izendatu baino bost urte lehengo elkartu ziren Bertold Brecht eta Kurt Weill. Sorkuntza gogoa herri antzerkian eta kabaretean jarri eta kontzientziak asaldatzeko asmo nabarmenarekin sortu zuten Die sieben Todsünden.

Abestutako balleta da, edo ballet opera, nahi bada. 1933an estreinatu zen, Parisko Eliseoko Zelaiak antzokian, eta ez zuen arrakasta handirik izan. Antzerki epiko eta espresionistaren adibide bikainenetako bat da. Bi sortzaile handik egina.

 

BI AHIZPAREN ISTORIOA. Argumentuak bi ahizpari buruz hitz egiten du, Ana I eta Ana II-ri buruz. Ahizpek zazpi bekatu nagusiei aurre egin behar diete, Amerikako zazpi hiritatik zeharreko ibilbidean, familiarentzako etxe bat eraikitzeko diru nahikoa biltzen saiatzen diren bitartean. «Ahizpa batek alde arrazionala eta praktikotasuna ordezkatzen ditu, eta besteak, intuizioa eta bere erakargarritasuna», Amatek adierazi duenez.

Mary Carewe sopranoa eta Catherine Allard dantzaria dira bi protagonistak. Espainiako Orkestra Nazional Gazteak eta Coro Tenebrae abesbatzak osatzen dute ikuskizuna. Jose Luis Estellesek zuzenduko du orkestra.

Dokumentuaren akzioak