Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Break on Stage jaialdiko saridunak, gaur,'EiTB Kultura Transit'en

Dokumentuaren akzioak

Break on Stage jaialdiko saridunak, gaur,'EiTB Kultura Transit'en

Break On Stage jaialdiko dantza talde saridunak izango dira aste honetako protagonistak. Sortzaileak atalean, gainera, Miren Tirapuren azken antzezlana ezagutuko dute.
Komunikabidea
Eitb Kultura
Mota
Albistea
Data
2017/04/06
Lotura
Eitb Kultura

Aste honetako 'EiTB Kultura Transit' saioak hiri generoak hartuko ditu hizpide, eta break dance eta hip hop estiloetan adituak diren Fell The Sound, The Jungle eta Hop Family dantza talde euskaldunekin izango da. Hirurek jaso dute saria Break On Stage jaialdi ospetsuan.

Talde hauetako kideen artean, dantza egiten kalean ikasi duten profesionalak daude. Hala ere, geroz eta gehiago dira dantza eskoletan aritzen direnak. Break dance eta hip hop estiloetan, teknika ondo barneratzea da garrantzitsuena, eta ahalegin eta denbora asko behar dute ikasleek horretarako.

Bestalde, aste honetako Sortzaileak atalean, Miren Tirapu izango dute protagonista, Atte hil aurretik obraren egile eta aktore bakarra. Beheko Larraine antzerki talde sortu berriaren estreinako obra da, eta Maika Etxekopar zuzendariaren kanpoko begiradak gidatu du. Hartutako erabakiak, ondarearen pisua, eta iraganaren eta orainaren arteko zubiak dira antzezlanaren ardatz. Komediatik kontatutako drama da.

'EiTB Kultura Transit' gaur izango da ikusgai ETB1en, ETB2n eta eitb.eus-en.

 

Dokumentuaren akzioak